Atxondon herri batzarra egingo dute aurrekontuen inguruko azalpenak eman eta herritarren ekarpenak jasotzeko

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 6a, 10:34

Batzarra 19:00etan izango da udaletxean.

Oraindik onartu gabe dauden 2019ko aurrekontuak herritarrei azaldu eta atxondarren ekarpenak jasotzeko asmoz herri batzarra egingo dute gaur. Udaletxean egingo duten batzarra 19:00etan izango da.

David Cobos alkateak jakitera eman duenez, behin herritarreekin batzartuta aurrekontuak batzordetik pasako dituzte eta bilkuraran eztabaidatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!