Kultur etxe berria egiteko prozesu parte hartzailean irtendako ondorioak aurkeztuko dituzte bihar

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 29a, 16:46

Bihar, 18:30ean, udaletxean ondorioak aurkezteko batzarra egingo dute.

Urkuzu baserrian egingo duten kultur etxea nolakoa izango den definitzeko parte-hartze prozesua martxan jarri zuen azaroan Atxondoko Udalak. Orduz geroztik, herriko talde eta norbanakoek nolako kultur etxea gura duten definitzeko aukera izan dute teknikari talde baten laguntzagaz. Biharko beste batzar bat deitu dute, bertan parte-hartze prozesuko ondorioak aurkeztuko dituzte. Batzarra 18:30ean izango da udaletxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!