Atxondoko energia elektrikoa Zaldibarko Udalaren bitartez kudeatuko dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 29a, 12:43

Energia berriztagarriak bultzatu eta egun udalek energian ordaintzen duten "dirutza" aurrezteko asmoz, eskualdeko lau herriren artean —Atxondo, Zaldibar, Izurtza eta Mañaria— hitzarmen bat egitea erabaki dutela jakinarazi zuen David Cobos alkateak joan zen asteko osoko bilkuran.

"Hitzarmen honen helburu nagusia herrietarako prezio hobea lortzea da, eta denok lan berdina ez egitea, noski", adierazi zuen Cobosek.

Funtzionamenduari dagokionez, Zaldibarko Udalak pleguak egin eta energia elektrikoaren kudeaketa konkurtsora aterako du. Ondoren, adjudikazioa egiterako orduan udal bakoitzak ordezkari bat izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!