Galduta dauden txakur biren bila dabiltza Arrazolan

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 24a, 13:09

Txakurrak urtarrilaren 15ean galdu ziren Arrazolan, Besaide inguruan.

Joan zen astean Arrazolan galdu ziren setter arrazako txakur biren bila dabiltza. Jabeak ANBOTOri informatu dionez, txakurrak Besaide inguruan galdu ziren. Bata gorria eta zuria da, bestea, beltza eta zuria.

Norbaitek txakurrak aurkituko balitu 689 218 388 telefonora deitzeko eskatu du jabeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!