Ekainaren 3ko euriteek 317.000 euroko kalteak eragin zituzten Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2018ko abe. 7a, 10:30

Ekainaren 3an, eguerdian hasita, erruz egin zuen euria Durangaldean, eta Atxondo izan zen herririk kaltetuena.

 Aste honetako bilkuran David Cobos alkateak ohartarazi duenez, euriteek 317.000 euroko kalteak eragin zituzten. Hori ordaintzeko, Bizkaiko Diputazioak 256.000 euroko laguntza emango dio Atxondori, eta gainerako 57.000 euroak udalak berak jarri beharko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!