Barraskiloreren bosgarren urteurren jaia ospatuko dute zapatu honetan

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 23a, 11:00

Bost urte joan dira Barraskin etxebizitzak okupatu zituztenetik, Barraskilore proiektuari hasiera emanez. Urteurrena ospatzeko, zapaturako jaia antolatu dute bertan.

Azaro guztian zehar, herritarrei zabalik egon diren hainbat ekintza antolatu dituzte Barraskiloreko bizilagunek. Ekintza hauekin Barraskiloreren proiektua bertatik bertara ezagutzeko gonbita eskaintzen diete herritarrei.

Azaroaren 30ean emango diete amaiera ekintzei. 20:00etan Barraskiloreko txokoa zabaldu eta pintxoak eskainiko dituzte. Ostean, 21:00etan, One Dolar: El Precio de la Vida dokumentala eskainiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!