Urkuzun kultur etxea egiteko parte-hartze prozesua martxan jarri du Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 14a, 10:37

Azaroko bigarren hamabostaldirako lau saio antolatu ditu Atxondoko Udalak.

Urkuzu baserrian egingo duten kultur etxea nolakoa izango den definitzeko parte-hartze prozesua martxan jarri dute. Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, herriko talde eta norbanakoek nolako kultur etxea gura duten definitzeko aukera izango dute teknikari talde baten laguntzagaz.

Azaroan lau saio egingo dituzte guztira, bina euskaraz eta erderaz. Lehenengo saioetan, azaroaren 21ean (euskaraz) eta azaroaren 22an (erderaz) diagnosia egingo dute. Bigarren saioetan, berriz, azaroak 28 (erderaz) eta azaroak 29an (euskaraz) sorkuntza eta programazioa egingo dituzte. Saio guztiak 18:30ean hasiko dira udaletxeko batzar aretoan eta ordu biko iraupena izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!