Arrazolako udal etxebizitzetan izena emateko aukera dago hile honetan

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 25a, 11:30

Arrazolako udaletxe zaharrean dauden etxebezitzetan izena emateko aukera zabaldu du Atxondoko Udalak. Bando bidez jakitera eman dutenez, interesdunek urriaren 30era arte izango dute aukera eskaerak udal bulegoan aurkezteko.

2010ean, Atxondoko lehenengo etxebizitza sozialak egin zituen udalak Arrazolan. Udaletxea egon zen eraikinean lau apartamentu egin zituzten: logela bakarreko apartamentu bi, logela biko bat eta hiru logelako beste bat.

Orain, Arrazolako etxebizitza horietako batean bizi gura duenak aukera dauka eskaera orria udaletxean aurkezteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!