Anbotope tabernaren kudeaketa lehiaketara atera du Atxondoko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2018ko urr. 15a, 16:00

Eskaintzak urriaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira.

2016an Atxondoko herritarrek Arrazolako eskola zaharrean taberna eta denda txiki bat egitea erabaki zutenetik, eraikina egokitzen ibili dira. Urriaren 5ean, Atxondoko Udalak beste pauso bat eman eta Arrazolako Anbotope tabernaren ustiaketa lehiaketara eraman zuen.

Lehiaketako baldintza-agiria udalaren webgunean dago ikusgai, eta urriaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaintzak.

Atxondoko Udalak ezarritako baldintzen arabera, lehiaketa publikoa irabazten duen esleipendunak bost urtez hartuko du tabernaren ardura, beste bost urtez luzagarria izan daitekeena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!