Egun osoko egitarauagaz, Artzain Eguna ospatuko dute zapatuan Axpen

Maialen Zuazubiskar 2018ko ira. 27a, 14:30

Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Elkarteak (ACOL) antolatuta, Artzain Eguna ospatuko dute Axpen.

11:00etan ardi eta ahari erakusketa egongo da eta, osterako, ardi-txakurren txapelketa antolatu dute. Bestalde, ardi-mozte erakusketa egingo dute, eta ACOLeko bazkide diren artzainen gazta lehiaketa. Gazta eta sagardo lehiaketa ere egongo dela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!