Luhartz, bertsolariak eta beste hainbat ekitaldi Arrazolako jaietan

Jone Guenetxea 2018ko abu. 10a, 21:46

Gaur hasi eta aste osorako egitarau betea prestatu dute Arrazolan. 

Abuztuak 11, zapatua
22:00etan Mus Txapelketien hasierie (12€ bikotea)
Sarixek:
120€ Txapela eta garaikurra
95€
60€
50€

Abuztuak 12, domekie
10:30etan mezie
12:00etan Biska txapelketie (6€ bikotie)
Sarixek:
60€
50€
40€
30€
14:00etan Jubilauen bazkaixe
18:00etan Briskako eta museko finalak.

Abuztuak 14, martitzena
20:30etan Txopo sartzie
22:00etan Antzerkia: ERGELA
Ondoren Erromerixie Luhartz taldiaz
Goizaldien berakatz zopie eta Txokolatie

Abuztuak 15, eguaztena (ANDRA MARI EGUNE)
12:00etan Mezie
13:00etan Herriko Dantzarixen dantzaldixe
Ondoren porra txapelketie (bakoitzak hiru txanpon ekarri) SARI BEREZIA
18:30etan PELOTA PARTIDUEK
Partiduek amaitu ta segiduen, triki-bertso-pintxo-kantu gaba.
UXUE ALBERDI, SEBASTIAN LIZASO ETA JON MAIA

Abuztuak 16, eguena (SAN ROKE EGUNA)
11:00etan Mezie
Meza ostien piper jana
Goizien ziher paella txapelketie (Oilaskuaz, bakoitzak bere sue ta tresnak ekarri)
SARIXEK:
60€ garaikurra ta txanpan botillie
40€
25€
14:00etan Bazkaixe bakoitza bere maletiaz.
17:00etan Bolo jokue
18:30etan Asto Probak Imanol, Erleaga, Iñigo Landaluze, Jose Ramon Zabaleta eta Juan Luis Irazola.
Egune kantuz amaitzeko ARANTZA ETA PANTXO

Abuztuak 17, barikue (SAN ROKE TXIKI)
18:30etan umien jaixe pailazuekin: BURUTIK JOTA
21:00etan Herri afaixe
Afal ostien erromerixie AKERBELTZ TALDIAZ.
Deskantzuen errifien sorteue
Amaitzeko berakatz zopie eta txokolatie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!