Uztailaren 24tik 29ra bitartean, Santixako jaiak ospatuko dituzte Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2018ko uztailaren 23a

Martitzenean, uztailaren 24an, txopoa jarrita emango diete hasiera Santixako jaiei. Jai Batzordekoek hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu guztirako.

Zapatuan, esaterako, paella lehiaketa egingo dute. Lehiaketa honek hainbat atxondar batzen ditu urtero. Gauean, DJ Mariskalen saioa egongo da, eta baita bariku gauean ere.

Jaiei mozorro egunagaz emango diete amaiera, uztailaren 29an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!