Aspaldiko ohiturari eutsiz, Larranon dagoen Santa Barbara ermitara joango dira asteburuan hainbat axpetar. Hain zuzen ere, 08:30ean irtengo dira harantza. Axpeko plazatik irten eta denak elkarrekin Larranora igoko dira. Mezaren ostean, Aitx Azpi elkartean bazkalduko dute.