Draxton Atxondo-Fuchosa enpresan kontzentrazioa egin dute, 13:00etatik 15:00etara bitartean. Kontzentrazioa langile bat kaleratu izana salatzeko egin dute. ELA sindikatuko kideek salatu dutenez, langileari "ez" zioten aurrez abisatu, egunean bertan esan zioten hurrengo egunean "ez itzultzeko". "Gainera, irizpide objektiborik gabe egin dutela uzte dugu, eta tratu diskriminatzailea eta bidegabekoa erabili dute", salatu dute.