Anbotope Agroasanbladako kideek zapatu gauen igerilekuko tabernan lapurretan egin zietela jakitera eman diote ANBOTOri. Tabernako kudeatzaileek esan dutenez, 600 eurotik gorako kalteak eragin dizkiete. "Hainbat janari lapurtu zuten, baita kutxa erregistratzailea eta dirua ere", aitortu dute. Bestalde, domeka gauean, lapurrak berriro ere tabernara sartzen ahalegindu zirela salatu dute.