Titin pilotari mitikoa izango da sanpedroetako kirol ikuskizunetako izarra

Markel Onaindia 2018ko eka. 29a, 14:00
Argazkia: Julen Uribe.

Azken hamarkadetako pilota munduko protagonista handi bat izan da Augusto Ibañez errioxarra, Titin III.a lez ezaguna.

 Pilotalekuetan ikuskizun itzelak eskainitako aurrelaria dagoeneko ez dago goi mailan, baina Garfe enpresagaz zenbait partidu jokatzen ditu han eta hemen. Hain zuzen ere, Apatako jaietara etorriko da domekan. Beraz, errioxarraren zale izan zirenek zuzenean ikusteko aukera edukiko dute.

Titinegaz batera, kartel ederra osatuko dute beste hiru pilotariek. Profesional mailan punta-puntan ibilitako Xala eta Beroiz etorriko dira, eta laugarrena Oier Jaio atxondarra izango da. Afizionatu mailan urte askoko esperientzia du Jaiok, eta gaur egun Garfegaz jokatzen du. "Neguan ere ibili gara jokatzen, eta udan geratu barik ibiliko gara herririk herri". Ilusioa egiten dio herrikoen aurrean lehiatzeak. "Horrelako jendeagaz herriaren aurrean jokatzeak beti egiten du ilusioa", adierazi du. 18:30ean hasiko da jaialdia, eta lehenik herriko gazteek jokatuko dute. Gainera, goizean herriko umeek erakustaldia egingo dute; tartean, palan dabiltzan neskek ere bai.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!