Zapatuan izango da, 18:00etan. Iazko hamahiru parte-hartzaileek bizikleta bera erabili zuten, antolatzaileek eroandako bat, eta berezia zen: ez zuen eserlekurik. Beraz, zutunik bakarrik ibili zitekeen. Aurten bizikleta aldatuko dute eta beste berezitasun bat izango du, baina ez dute egunerarte bertararte jakinaraziko.
Bakailao eta tortilla txapelketak
Bakailaoa pil-pil eran eta tortilla txapelketak dira jaietako beste ekimen jendetsu bi. Zapatu arratsaldean egingo dituzte biak. Parte-hartzaileek lagun taldeagaz frontoian afaldu ahal izango dute gero. Jai batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko ditu. Afalosteko albistegiaren ostean, Luhartz taldearen erromeriagaz agurtuko dute eguna.