Kalitatezko elikadura osasuntsua umeentzat, bertakoa eta sasoiko produktuekin. Horixe aldarrikatzen dabiltza azken urteotan Atxondon. Martxoan, eskolan sukaldea jartzeko eskatu zioten guraso elkarteko eta Berton Bertokoako kideek Hezkuntza Sailari. Orain, udalak bat egin du eskari horregaz.
Gainera, jantokia jartzerakoan dirua faltako balitz udalak jarriko lukeela jakitera eman zuten lehengo asteko bilkuran.