Munduko sukaldaririk onenek Bittor Arginzonizen Etxebarri jatetxean afalduko dute gaur

Jone Guenetxea 2018ko eka. 18a, 15:21

Sukaldaritzako Oskar sariak diren The Worlds 50Best Restaurants gala ospatuko dute bihar, Euskalduna Jauregian. Munduko sukaldari onenak Euskal Herrian direla aprobetxatuz, Atxondoko Etxebarri jatetxean afaria izango dute, The Chef's Feast deitutako ekitaldian. 

Zerrenda horretan seigarren postua eskuratu zuen Arginzonizek, iaz. Eneko Atxaren Azurmendi jatetxea berriz, 38. lekuan dago. Euskal Herriko beste jatetxe bi ere lehenengo postuetatik gertu daude: Mugaritz (9) eta Arzak (30).

Kritiko gastronomiko ospetsuenek egun hauek Bizkaian jateko aprobetxatu dituzte. Bidaia gastronomikoa, aldi berean, lurralde osotik zabaldu da sukaldaritzako tailer eta hitzaldiekin uztartu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!