Esaterako, Martzako bidegurutzean hainbat auto errepidean mugitu ezinik gelditu dira, Atxondoko eskolako gimnasioan ura sartu da, baita udaletxea, hainbat taberna eta etxetan ere. Horrez gain, herriko hainbat bide urak hartuta daude.
David Cobos alkateak jakitera eman duenez, ura beheko solairuetan bakarrik sartu da eta arazoak konpontzeko lanean dabiltzala esan du.