14:30az geroztik euria gelditu gabe ari da Durangaldean eta horrek hainbat eragozpen sortu ditu eskualdeko errepideetan. Esaterako, Axpen, Arrazolan, Martzan eta Apatan hainbat etxe eta garaje urez bete dira.
Bestalde, N636 errepidean Abadiñotik Elorriora bidean ere ur putzu handiak sortu direla baieztatu du Ertzaintzak.