20.000 euro bideratuko dituzte Apatako plazako lanak amaitzeko

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 21a, 11:30

Apatako espazio publikoak zelan berrantolatu pentsatzeko, Kale Irekiak prozesuak ondorio argi bat utzi zuen Atxondon; plaza eta bere ingurua dira Apatako erdigunea, eta hango espazioa errealitate horretara moldatu beharko litzateke.

Iaz plaza berrantolatu zuten. Hala ere, horma batzuk bota barik eta baranda batzuk jarri barik gelditu ziren, besteak beste. Hori horrela, 20.000 euro bideratu dituzte lan horiek egiteko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!