Barraskiko hiru kalteturi 202.776 euro itzuli behar dizkiote

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 26a, 10:59

Bankia banketxeak 202.776 euro ordaindu beharko dizkie duela zortzi urtetik beraien etxebizitzaren zain dauden hiru erosleri.

2008an Norvisa enpresak hiru fasetan burutzeko asmoa zuen bost eraikineko eta 52 etxebizitzako proiektua hasi zuen Atxondon, Barraski inguruan. 2010erako aurreikusten zuten proiektua bukatuta izatea. Lehen fasean etxebizitza bloke bat egin zuten, baina, hauek ez zituzten banatu eta bigarren eta hirugarren fasean, berriz, egiturak bakarrik altxatu zituzten. Proiektu honek hainbat kaltetu eragin zituen, hainbat eroslek etxebizitza planoaren gainean erosi baitzuten.

Orain, zortzi urte beranduago, epai batek jakitera eman duenez, Norvisa enpresak ez zuen aseguru egokia kontratatu, beraz, erantzule nagusiak, banketxeak, ordaindu beharko dizkie 202.776 euro kaltetu bakoitzari.

Hala ere, sententzia hau ez da Norvisa enpresaren kaltetuetako batek irabazten duen lehenengoa. Joan zen urteko otsailean, Valentziako Lehen Auzialdiko Epaitegiak emandako epai batek jakitera eman zuen, banketxeak 58.999 euro itzuli beharko zizkiola kaltetuari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!