Atezain-garbitzaile bi eta sorosle bi hautatuko dituzte Atxondoko igerilekuetarako

Jone Guenetxea 2018ko api. 24a, 11:15

Uda sasoia gerturatzen ari dela-eta, Atxondoko Udala 2018ko igerilekuen denboraldira begira jarri da. Ildo horretatik, lau behargin hautatzeko prozesua martxan jarri dute. Igerilekuan lan egiteko atezain-garbitzaile bi eta sorosle bi hautatuko ditu Atxondoko Udalak.

Lanpostuotan aritzeko interesa dutenek maiatzaren 7ra arteko epea dute curriculuma udal bulegoan uzteko.

Elkarteentzako laguntzak
Irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteek Atxondoko Udalean diru-laguntzak eskatu ahal izateko epea zabalik dago, maiatzaren 2ra arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!