Kale bietan oinezkoentzat segurtasuna bermatzea izango da helburu nagusia, baita irisgarritasuna bermatzea ere. David Cobos alkatearen hitzetan, “gaur egun jende askok gura duen lekutik igarotzen du errepidea, eta hori saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatze aldera zebrabide gehiago jarriko ditugu”.
Horrez gain, Anboto kalean aparkaleku gehiago jarri eta norabideak aldatuko dituztela jakitera eman zuten.
Bestalde, Barraski kalean ere egingo dituzte obrak. “Lan hauen helburua geldirik dagoen urbanizazioari bultzada bat ematea da”, esan zuen David Cobosek.