Atxondoko jubilatuen taberna hartzeko lehiaketa martxan da

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 9a, 10:10

Atxondoko Udalak lehiaketara atera du jubilatuen tabernaren ustiapena.

Atxondoko Udalak jubilatuen tabernaren ustiapena lehiaketara atera du. Udalak jakitera eman duenez,  kontratua urte birako izango da eta, esleipendunak eskatzen badu luzapena jaso dezake. Lizitazioaren prezioa urteko 600 eurokoa da.

Bestalde, jubilatuen tabernako edariei ezarri beharreko tarifak jendaurrean bistan egon beharko direla eta jubilatuentzat prezio bat egon beharko dela eta gainontzekoentzat beste bat jakitera eman dute. Horrez gain, esleipendunak astean sei egunetan zabaldu beharko duela, 12:00etatik 21:00etara adierazi dute.

Oinarriak asteon argitaratu dituzte Bizkaiko Boletin Ofizialean, eta apirilaren 20ra artekoa da proposamenak eta dokumentazioa aurkezteko epea, udaletxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!