Hori horrela, eta herriko gaztetxoei hitza emateko asmoz, Marixurrike elkarteko kideak Herri Eskolara joan dira, zer egin gura duten galdetzera. “Guretzat ezinbestekoa da herriko gazteek udalekuetan egin gura dituzten ekintzen berri izatea”, jarraitu du Rodriguezek.
Bestalde, atxondar guztiengana heltzeko asmoz, Facebooken inkesta bat jarri dutela jakinarazi dute Marixurrike aisialdi taldekoek. “Gehien errepikatzen diren eskakizunekin udalekuak antolatu eta aurrera egiten saiatuko gara”, esan du Rodriguezek. Inkesta bete gura dutenei jakinarazi diete gaur amaituko dela horretarako epea.
Horrez gain, udaleku parte-hartzaile, dinamiko, aktibo eta irekien izen-ematea martitzenean, martxoak 20, hasiko dela esan dute. Hala ere, behin inkesten tartea bukatuta, izen-ematea non egin beharko den jakinarazi dute. “Ziur gaude herriko gaztetxoen eta gurasoen iritziak jasota udaleku mundialak antolatuko ditugula. Beraz, bertan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu”, bukatu du Rodriguezek.