Atxondoko Udaleko kideek jakitera eman dutenez, nahiz eta herritarren partaidetza handia izan ez, auzo batzarren balorazio “positiboa” egiten dute. Behin herritarrei aurrekontuak azalduta eta haien iritziak jasota, martxoan zehar aurrekontuak onartuko dituztela jakitera eman dute udal arduradunek