1.450 euro inguru batu dituzte Santa Ageda koplak abesten

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 5a, 16:38

Iazko argazkia

20 bat herritar ibili ziren Santa Ageda koplak abesten.

Apatako San Pedro Apostoluaren parrokiak antolatuta, 20 bat herritar Santa Ageda koplak abesten ibili ziren Atxondon atzo. Bost orduz Apatako herrigunean eta inguruko baserrietan kantuan ibili ondoren, 1.450 euro inguru batu dituztela jakitera eman du urtero koplak abestera irteten den Xabier Azkaratek.

Bestalde, Santa Ageda behezperan batutako dirua iaz lez Caritasentzat izango dela adierazi du Azkaratek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!