Berton Bertokoa dinamikak, Atxondo Guraso Elkarteak eta Akebaso jatetxeak antolatzen duten ikastaroan bi plater eta postrea izango dituen menua kozinatuko dute. Ostean, ikastaroan parte hartu dutenak afaltzeko batuko dira.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ikastaroan izena emateak 35 euroko balioa du. Bestalde, izen-ematea urtarrilaren 22a baino lehen egin behar dela adierazi dute, 94 658 20 60 telefono zenbakira deituta.