Haurrentzat bertsolaritza tailerra antolatu dute Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2018ko urt. 10a, 12:22

Marixurrike aisialdi taldeak eta Atxondoko Eskolako Guraso Elkarteak bertsolaritza tailerra antolatu dute 3 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat.

Urtarrileko eta otsaileko azken eguenetan egingo dituzten tailerretan parte hartu gura duten haurrek urtarrilaren 19a baino lehen ludotekan izena eman beharko dute.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez Ainhoa Urien abadiñarrak eskainiko dituen tailerrak haurrei euskal kulturaren berri emateko erabaliko dituzte.

Bestalde, ludotekan eskainiko dituzten bertsolaritza saio hauek ordu betekoak izango direla eta 17:00etan hasiko direla jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!