Marixurrike asialdi taldeak herritarrei deia egin die erabiltzen ez dituzten jostailuak beharrizana duten umeei emateko. "Ekarpen hauekin hainbat umeren gabonak bereziak izatea lortu dezakegu", adierazi dute Marixurrikekoek sare sozialetan.
Hori horrela, atxondoarrei erabiltzen ez dituzten jostailuak ludotekara eramateko deia luzatu diete. Jostailuak batzen gaur Ludotekan egongo dira eta bihar herriko plazan, 16:30etatik 18:30etara.