“Auzo batzarrak egingo ditugu, eta, bertan, udalak zenbat diru duen eta zer egingo duen argituko diegu herritarrei. Eta aukerako diru atalik geratuz gero, zer egitea gura duten galdetuko diegu”, adierazi du Cobosek. Hala ere, oraindik auzo batzarrak noiz eta zenbat egingo dituzten ez dakite.
Inbertsioen garrantzia
Bestalde, Atxondoko alkateak esan du lantzen dabiltzan aurrekontuetan inbertsioek diru atal garrantzitsu bat izango dutela. “Datorren urteko aurrekontuetan diru dezente egongo da inbertsioetarako, eta orain horiek lantzen gabiltza”, bukatu du David Cobosek.