Azken hilabete hauetan, Anbotope elkartea zegoen gunean taberna eta denda txiki bat jartzeko asmoz dabiltza lanean arrazolarrak.
Urte hasieran, Arrazolako eskola zaharreko proiekturako 40.000 euro bideratu zituen Atxondoko Udalak. Atzoko auzolanean David Cobos alkateak ere hartu zuen parte, eta, bere hitzetan, proiektuari azkenengo bultzada bat emateko egin dute auzolana.