Arrazolako eskola zaharra eraberritzeko lanekin aurrera jarraitzen dute Atxondon eta asteazkenerako auzolana deitu du udalak. 9:00etarako jarri dute hitzordua Anbotope elkartea zegoen tokian. Arrazolatarrak eskola zaharrean taberna eta denda txiki bat jartzeko asmoz dabiltza lanean eta David Cobos alkatearen hitzetan auzolan hauek azkeneko bultzada bat emateko deitu dituzte.