Galdara eraikinaren goiko pisuan dago eta, matxurak izan direnean, galdarara doan hodia hautsi denean, eraikin guztia urez bete da. “Hasieratik arazo bat egon da galdara-gelan. Ez da normala eraikin berri batean horrenbeste matxura izatea, eta, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailagaz elkarlanean, arazo horiei amaiera eman gura diegu”, adierazi du David Cobos Atxondoko alkateak.
Hori horrela, eta arazo estruktural hori konpontzeko, negu honetan galdara-gelan obrak egingo dituztela jakitera eman du alkateak. “Arazo honi amaiera jartzea beharrezkoa da, kalte izugarriak eragiten baititu”, gaineratu du.
Hala ere, Atxondoko Udala aurretik ere arazoa hainbat aldiz konpontzen ahalegindu dela esan du Cobosek. “Azken hileotan hainbat konponketa egin behar izan ditugu. Eta beste matxuraren bat egonez gero, dena urez ez betetzea bermatu gura izan dugu”, bukatu du alkateak.