Martzako San Martin jaiak, asteburuan

Anboto 2017ko azaroaren 10a

Zapatuan eta domekan San Martin jaiak ospatuko dituzte Atxondoko Martza auzoan. Bihar, San Martin egunean, ohitura den lez, auzoko jubilatuek bazkaria izango dute, 13:30ean.

Domekan, 11:00etan, Martzako Martin Deunaren elizan meza nagusia egongo da. Meza ostean, 11:45ean, San Martin jaietara joan diren lagun guztientzat luntxa egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek.

Horrez gain, domeka eguerdia musikagaz girotuko dutela-eta, jendeari bertara joateko deia egin diete auzotarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!