Oihana Azkorbebeitiak mendia izango du berbagai, bihar, Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 2a, 10:53
Argazkia: Lehior Elorriaga

Asuntze Mendi Taldeak antolatu duen mendi astearen osagaietako bat da Oihana Azkorbebeitiaren hitzaldia. Horrez gainera, gaur, 19:00etan, Ane Hernani eskalatzaileak hitzaldia eskainiko du Atxondoko pleno aretoan.

Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak mendia izango du berbagai, bihar, Atxondon. 'Mendia dortsaletik haratago' hitzaldia, 18:30ean, hasiko da pleno aretoan. Hitzaldiaren ostean, asanblada eta afari merienda egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek.

Bestalde, domekarako, III. Mendi Bizikleta martxa antolatu dute Asuntzeko kideek. 35 kilometro dituen martxa 9:00etan hasiko da, eta 900 metroko desnibela izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!