Azaroko lehen hiru egunetan bozka aurreratua emateko aukera egongo da Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 25a, 09:40

Joan zen egunean egin zuten galderaren aurkezpena Gure Esku Dago dinamikako kideek.

Atxondoko Gure Esku Dagok jakitera eman duenez, azaroaren 1, 2 eta 3an bozka aurreratua emateko aukera egongo da. Botoa ematea gura duten herritarrek Atxondoko Gure Esku Dago dinamikaren lokalean egin ahal izango dute, 19:00etatik 21:00ak arte.

Bestalde, joan zen ostegunean, dinamikako kideek herri galdeketako galdera zein izango zen jakitera eman zuten:  'Euskal Herri independiente bateko herritara izan nahi duzu?'.

Domekan Gure Esku Dago Eguna

Azaroaren 5eko galdeketaren aurretik Gure Esku Dago Eguna antolatu dute atxondarrek, hilaren 29rako. Goizean, Asuntze Mendi taldearen laguntzagaz, mendi martxa familiarra egingo dute. Mendi martxaren ostean,  herrian triki-poteoa egingo dutela eta egunari jarraipena herri bazkari bategaz emango diotela jakitera eman dute antolatzaileek. Arratsaldean bingoa eta umeen motor lasterketa egingo dute.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!