Gontzal Garciak Baque BH taldeagaz fitxatu du

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 10a, 09:50
Argazkia: @BaqueBH

Gontzal Garcia atxondoarrak bigarren denboraldia egingo du 23 urtez azpiko mailan.

23 urtez azpiko mailan bigarren urtea egingo duen atxondoarra datorren denboraldian Baque BH taldean ariko da. Garciak aurten izan du lehen urtea afizionatu mailan, eta lehen urte hau Euskadi Fundazioko taldean egin du, Jorge Azanza txirrindulari profesional ohiaren gidaritzapean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!