Antolatzaileek esan dutenez, goizean zehar gazta eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute Axpera doazenek. Bestalde, 14:00etan plazan sari banaketak egingo dituztela jakitera eman dute.
Latxa eta Karrantzar Arrazetako Ardi Hazleen Elkarteak (ACOL) antolatuta Artzain Eguna ospatuko dute, bihar, Axpen. 12:30erako Artzain-txakur Txapelketa antolatu dute. Eta, ostean, Bizkaiko Ardi Gaztaren txapelketa egongo da.