Mossoek hasieran oztoporen bat jarri badiete ere, azkenean hautetsontziei pasatzen utzi diete. Ondoren, programa informatikoagaz arazoak izan dira, eta konpondu ostean, 09:30 inguruan, hasi dira herritarrak bozkatzen. Goizetik 18.00 arte -Azpiri orduan joan da handik- herritarrek normaltasunez bozkatu ahal izan dutela kontatu du. Une horretara arte ez da Polizia Nazionalik edo Guardia Zibilik joan portutik gertu egonda kezka hori bazuten arren.