Kataluniako prozesua

Polizia Nazionala Kataluniako ikastetxe bateko hautetsontziak eramaten

Anboto 2017ko urr. 1a, 12:32

Ane Ortuondo durangarrak bertatik bertara bizi izan du unea eta bideoan grabatu du.

Kataluniako erreferendumaren eguna da gaur. Durangaldeko hainbat herritar joan da hara, eguna bertan emateko. Ane Ortuondo durangarra Bartzelonako ikastetxe baten (Institut Joan Fuster, Navas auzoan) ondoan zegoen gaur 09:10 inguruan Polizia Nazionala agertu denean. Jendetza aurkitu duten aurrez aurre ikastetxeko atean, Ortuondok kontatu duenez. Poliziak "modu txarrean" jokatu duela dio herritarrak "modu baketsuan" mantentzen ziren bitartean. Azkenean sartu dira eta hautetsontziak eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!