Duela lau urte eraiki zuten eraikinean hainbat matxura egon dira azken hilabeteetan, guztiak arazo berdinagatik. Goiko pisuko galdarako hodi bat hautsi eta eraikin guztia urez betetzen da.
Astelehenean matxura gertatu zenean, egun horretako eskola orduak amaitutzat eman zituzten. Martitzenean eta eguazteneean Lehen Hezkuntzako ikasleak beste gela batzuetara eraman zituzten, eta gaur goizean beraien geletara itzuli zirela jakitera eman du David Cobos alkateak.