Lehenengo jardunaldia zapatu honetan izango da, Atxondon. Arratsaldeko bostetan, bisita gidatu baten bidez, Euskal Herriko gailurrik ezagunenetarikoa den Anboto ingurua ezagutzeko aukera eskainiko dute Gerediaga Elkarteak eta Atxondoko Udalak.
Ondoren, Mari Jose Olabarriak sustatu eta sortutako Gutik Zura dokumentala eskainiko dute. 19:00etan egingo duten proiekzioan euskal gizartea basoari eta zuraren erabilerari lotuta dagoela erakutsiko dutela jakitera eman dute.
Bederatzi bisita gidatuz osatuta dauden Europako Ondarearen Jardunaldiek Otxandion izango dute jarraipena, biharamunean. Urriaren 1ean, ikatzak eta zurak Otxandion nolako garrantzia izan zuten erakutsiko dutela eta ingurua lepaketa-teknikekin nola eraldatu zen erakutsiko dutela jakitera eman dute. Horrez gain, Atzoko eta gaurko Otxandio argazki-erakusketa ikusteko aukera ere egongo da.
Atxondoko eta Otxandioko asteburuko bisita gidatu hauez gain, datozen asteburuetan Berrizen, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mañarian eta Zaldibarren ere egingo dituzte.
Gerediaga Elkarteak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, irailaren 30ean hasita urriko asteburu guztietan egingo diren bisita gidatuak doakoak izango dira. Baina, hala ere, jardunaldi hauetan parte hartu gura duten herritarrek aurrez izena eman beharko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Horretarako, ejardunaldiak@gmail.com helbidera idatzi edo 613 005 981 telefono zenbakira deitu behar da.