Auto bat bidetik irten eta malda batean zintzilik geratu da Atxondon

Anboto 2017ko ira. 27a, 21:22

Istripuak ez du zauriturik eragin.

20:30 inguruan auto bat bidetik irten da Atxondoko bide batean. San Juan bueltan gertatu da, Mendigoikoa jatetxearen inguruan. Bidetik irten eta metro biko malda batean zintzilik geratu da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta autoa bidera atera dute. Gertaerak ez du zauriturik eragin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!