Gure Esku Dagok herri-batzarrerako deia egin du, Atxondon

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 26a, 11:03

Irailaren 27an, 19:00etan, herri-batzarra egingo dute Arrazolako ludotekan, herri kontsultan egingo duten galdera lantzeko asmoz.

Azaroaren 5ean Atxondon egingo duten herri kontsultan erabiliko duten galdera osatzeko herri kontsulta deitu du Atxondoko Gure Esku Dagok. Horrez gain, biharko herri-batzarrean galdeketako zehaztasunak ere azalduko dituztela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!