Gastronomia Akademiak urtero banatzen duen saria da. Hainbat atal saritzen dituzte. Bittor Arginzonizek sukaldebururik onenaren atalean saritu dute Gastronomia Sari Nazionalagaz. Aurreko urtean, berriz, Eneko Atxak jaso zuen aurten Arginzonizek jaso duen saria.
Sari hau ez da Bittor Arginzonizek aurten jaso duen aitorpen bakarra. Apirilean Arginzonizen Etxebarri jatetxea munduko 6. onena izendatu zuen Restaurant aldizkariak.