Antonio Alustizak irabazi du Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 17a, 12:05

Argazkia: Gerediaga Elkartea

Jose Angel Azkorbebeitiak eta Sorgin txakurrak hirugarren postua eskuratu dute Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan. 

Atzo Axpen ospatu zen 51. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketan Antonio Alustizak eta Jai txakurrak eraman zuten txapela Aresora. 341 puntugaz Alustiza-Jai bikotea izan zen garaile. Bigarren postua, berriz, azken urteetako irabazlea izan den Enrike Mendiguren orozkoarrak lortu zuen Riki Bi txakurragaz. Hirugarren postua, berriz, Jose Angel Azkorbebeitia abadiñarrak lortu zuen Sorgin txakurragaz.  

Jose Urien durangaldeko beste parte hartzailea aldiz, hamaikagarren postuan sailkatu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!