180 korrikalari inguruk parte hartu dute hamargarren Sorginen Lasterketan. Aurtengoan, lehenengoa helmugaratzen Ander Iñarra gipuzkoarra izan da, bigarren Julen Martinez helmugaratu da eta hirugarren Iñigo Alzola. Emakumezkoetan berriz, Maider Fraile eta Naia Quincoces izan dira Maria Zorrozaren ostean helmugaratu direnak.
Bestalde, azken egunotan egin duen eguraldiaren ondorioz, aurtengoan ere korrikalariek ezin izan dute igo Anbotoko tontorrera.